Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia, maiatzaren 2an hasiko da

Aurtengo edizioan 15 lan izango dira lehian Atal Ofizialean, zortzi film labur eta zazpi film luze.

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak, Dock of the Bayk, bere XV. edizioa ospatuko du maiatzaren 2tik 7ra bitartean. Aurreko edizioetan bezala, jaialdiak hainbat ikuskizun programatu ditu: kontzertuak, jaiak, liburuen aurkezpenak, irratsaioak… Aurtengo edizioan 15 lan izango dira lehian Atal Ofizialean, zortzi film labur eta zazpi film luze.

Filmak Principe zinema-aretoan eta Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango dira. Kontzertuak eta jaiak, berriz, Dabadaban eta Kutxa Kultur Klubean. Inaugurazio-ekitaldia eta amaiera-ekitaldia Dabadaban izango dira. Areto horretan Shadow Show, Molly Nilson eta Jenesaispop Djs-en emanaldiak ikusi ahal izango dira. Kutxa Kultur Klubean, berriz Dock Live! izango da Verde Prato eta Ainara LeGardonen eskutik.

Programa Gastro Soul Party batekin osatuko da Euskal Gastronomia Kofradian.

Hamabosgarren edizio honetan, Gehitu berriro ari da lankidetzan Dock of the Bayrekin maiatzaren 2an eta 3an Dabadaban egingo diren bi proiekziorekin. Proiekzio horiek zinemaldiko Perfect Day atalaren parte dira.