Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdia maiatzaren 18tik 25era

Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren XXXIV. edizioak 31 emanaldi eskainiko ditu hiriko 27 espazio ezberdinetan.

 Irakurketa denbora: 3 Minutu

Donostiak ateak zabalduko dizkio antzerkiari modu berezian maiatzaren 8tik 25era bitartean. Izan ere, hemezortzi egunez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren XXXIV. edizioak hainbat antzerki emanaldi eskainiko ditu antzerkirako hain ohikoak ez diren hainbat gunetan. Guztira, 16 konpainiak eskainitako 31 emanaldi eskainiko dira 27 gune ezberdinetan.

Poltsiko Antzerkia Jaialdia Donostiako kultura-agendaren ezinbesteko hitzordua bilakatu da, formatu txikiko antzerkia hiriko txoko guztietara eramanez eta antzerkigintzaren begirada berriak eskainiz.

Auzoetan

Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren helburu nagusia da barietate antzerkia hiriko auzoetara zabaltzea, bai ohiko ikusleei, bai antzeztoki tradizionaletara joateko ohiturarik ez duen publikoari zuzenduta. Ostegun eta igande bitartean izango dira emanaldiak, eta antzerkiaz gozatzeko aukera ugari izango dira: umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika…



Aurtengo programazioan bakarrizketak eta inprobisazio estiloaren ikuskizunak nabarmentzen dira. Genero aniztasun handiko bakarrizketak aurkituko ditugu, hala nola, “Bihotz, bi, bi txotx” (Garazi San Martín) eta “Dejarme sola” (Belén Nevado). Formato arin eta hurbil honen bidez, aktualitate, intimitate edo identitate gaiak umore bidez landu daitezke, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

16 konpainia eta 31 emanaldi

Aurtengo edizioan parte hartuko duten 16 konpainien artean, zortzik emakumeak baino ez dituzte kide gisa, lauk gizonez bakarrik osatuta daude eta beste lau mistoak dira.

Emanaldien artean, Poltsiko Anzerki Sorkuntza lehiaketaren irabazlea den “Igogailu batean amaitu zen mundua” (Amahiru taldea) eta finalista izan zen “Adriene Bergson-Johnson” (Itzuli konpainia) ikusi ahal izango dira.

Jaialdiko festa berezia

Azken larunbatean, maiatzaren 24an, festa berezia antolatu da Convent Garden-eko kriptan, proposamen bikoitz batekin: “Yo y mis circunstancias” (Gurutze Beitia), bizitzaren gorabeherak umore mingots-gozoarekin kontatzen dituen bakarrizketa; eta “Ninini” (Antton Telleria), egozentrismoa eta zintzotasunaren arteko oreka absurdoan murgiltzen den pieza dibertigarria.

Gonbidapenak egun berean eskuratu ahal izango dira 11:30etatik aurrera webgunean (Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia atalean) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Programazioa
Osteguna, maiatzak 8
  • “Inprofestakzioa”. Garazi San Martín, Xabier Artieda eta Xabier Flamarike. Baga Biga Faktoria (Gros). 19:00. Euskaraz.
  • “Igogailu batean amaitu zen mundua”. AmaHiru taldea. Museum Cemento Rezola (Añorga). 19:00. Euskaraz.
  • “Impro Impar Show”. Next taberna (Altza). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Los inventores”. Óliver & Liuba. Mourlás (Morlans). 19:00.
Ostirala, maiatzak 9
  • “Bihotz, bi, bi txotx”. Garazi San Martín. El Nido taberna (Herrera). 19:00. Euskaraz.
  • “Cantando por los codos”. Juako Malavirgen. El Fogón de Miramón. 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Impro Impar Show”. Aveniu (Loiolako Erriberak). 19:00. Gaztelaniaz.
Larunbata, maiatzak 10
  • “Igogailu batean amaitu zen mundua”. AmaHiru taldea. Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldo). 19:00. Euskaraz.
  • “Cantando por los codos”. Juako Malavirgen. Gibelurdin (Loiola). Gaztelania.
Igandea, maiatzak 11
  • “Adriene Bergson-Johnson”. Itzuli Konpainia. Kafe Botanika (Erdialdea). 19:00. Euskaraz.
  • “Igogailu batean amaitu zen mundua”. AmaHiru taldea. TABA (Egia). 19:00. Euskaraz.
Osteguna, maiatzak 15
  • “Alter Ego”. Asis Hansson. Bidassoa Basque Brewery (Gros). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Sex o no sex”. Virginia Imaz. Bikutz taberna (Larratxo). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Los inventores”. Óliver & Liuba. Campus Rugby Bera Bera taberna. 19:00. Gaztelaniaz.
Ostirala, maiatzak 16
  • “Dejarme sola”. Belén Nevado. El Parque (Intxaurrondo). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Alter Ego”. Asis Hansson. La Taberna de Egia. 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Igogailu batean amaitu zen mundua”. AmaHiru taldea. Etxarriene (Martutene). 19:00. Euskaraz.
Larunbata, maiatzak 17
  • “Dejarme sola”. Belén Nevado. Udaberri (Erdialdea). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Adriene Bergson-Johnson”. Itzuli Konpainia. Goikoa (Benta Berri). 19:00. Euskaraz.
Igandea, maiatzak 18
  • “Milagros & Valentina”. Lorena Arangoa eta Aintzane Baleztena. Aitona-amonen etxea (Intxaurrondo). 19:00. Euskaraz.
  • “Bihotz, bi, bi txotx”. Garazi San Martín. Via Fora (Egia). 19:00. Euskaraz.
Osteguna, maiatzak 22
  • “Adriene Bergson-Johnson”. Itzuli Konpainia. Scanner taberna (Gros). 19:00. Euskaraz.
  • “La Maga”. Dania Díaz. Udaberri (Erdialdea). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Terapia de grupo”. Sergio Arrospide eta Leire Orbe. Eraztun taberna (Intxaurrondo). 19:00. Gaztelaniaz.
Ostirala, maiatzak 23
  • “La Maga”. Dania Díaz. Duit (Benta Berri). 19:00. Gaztelaniaz.
  • “Adriene Bergson-Johnson”. Itzuli Konpainia. Kontadores (Bidebieta). 19:00. Euskaraz.
  • “La maja y la mona (o viceversa)”. Aroa Berrozpe eta Susana Soleto. Etxarriene (Martutene). 19:00. Gaztelania.
Larunbata, maiatzak 24
  • “Sex o no sex”. Virginia Imaz. Egiatarra Jubilatuen Elkartea. 19:00. Gaztelaniaz.
  • Poltsiko Antzerkiaren 34. Jaialdiaren festa. Gurutze Beitia eta Antton Telleria. Convent Garden (Erdialdea). 19:30. Ele bitan.
Igandea, maiatzak 25
  • “Inprofestakzioa”. Garazi San Martín, Xabier Artieda eta Xabier Flamarike. Kafe Botanika (Erdialdea). 19:00. Euskaraz.