Edertasun kanonen inguruko hitzaldi batek hasiera emango dio Treba Gazteak 2021-22 eskaintzari

Datorren urriaren 13an Irati Garcia López de Aguiletak online formatuan eskainiko duen “Edertasun-kanonak:  ihes egin al dezakegu beren eraginetik?” hitzaldiak hasiera emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien Treba Gazteak 2021-2022 eskaintzari. Ikastaro horretarako izen-ematea jada zabalik da eta urriaren 11n itxiko da. Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko da izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.

Guztira 12 izango dira datorren maiatzera arte luzatuko den programazioaren barruan eskainiko diren ikastaroak. Horietatik guztietatik sei Donostian izango dira, Aldundiaren Gaztegunean, hain zuzen ere. Beste ikastaroak, berriz, Legazpi, Zegama eta Elgoibarren izango dira. 

Ikastaroak

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.