2018. urtean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak ’12 hilabete. 12 arkitekto’ izeneko ekimena jarri zuen abian. Ekimen horren xedea zen emakume arkitektoen lanaren agertoki eta bozgorailu izatea. Ekimen horrek, pandemia izanda ere ere, arrakasta handia izan du eta orain, Euskal Herri osora zabalduko da.
Hortaz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak zazpi topaketa antolatu ditu emakume arkitektoen lanari agerikotasun handiagoa emateko. Hil bakoitzaren lehen ostiralean bi emakume arkitektok beren esperientziaren berri emango dute. Topaketak, EHAEOren ordezkaritza ezberdinetan izango dira, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira.
12 emakume arkitekto
Lehen topaketa datorren martxoaren 4an izango da Nafarroako ordezkaritzan. Bertan, esparru publikoan zein pribatuan aritu diren esperientzia handiko bi arkitekto izango dira: Victoria Iglesias eta Berta Uriz. Lehen topaketa horretan, Iglesiasek eta Urizek administrazio publikoak eskaintzen dituen aukeren inguruan hitz egingo dute. Topaketan parte hartu nahi izanez gero, inprimaki hau osatu behar da.
Hurrengo topaketa Gipuzkoako ordezkaritzan izango da apirilaren 1ean. Bertan parte hartuko duten emakume arkitektoak Estefanía Múgica eta Marta González Cavia izango dira.
Hirugarren topaketa Bizkaian izango da maiatzaren 6an. Kasu horretan, gonbidatuta dauden arkitektoak Gloria Iriarte eta Jimena Ruiz de Landa izango dira.
Ekainaren 3an izango den topaketa Arabako ordezkaritzan egingo da. Bertan izango dira Elisa Martínez Beitia eta Maier Vélez arkitektoak.
Udako oporraldiaren ostean, ekimena Nafarrora bueltatu da. Hitzordua urriaren 7an da eta bertan izango diren arkitektoak Agnieszka Stepien eta Ane Arce dira.
Azaroaren 5ean Gentzane Goikuria eta Arritokieta Eizagirre arituko dira Bizkaiko ordezkaritzan.
Aurtengo ekimenari amaiera emateko, abenduan zehar itxiera ekitaldia ospatuko da Gipuzkoako ordezkaritzan.