Emakume gazteen heren bati beldurra ematen dio gauean bakarrik ibiltzeak

Genero-indarkeriak hainbat aurpegi ditu. Sarritan, genero-indarkeria eraso fisiko edo irainetara mugatzeko joera izan dezakegu, baina, badira, agian, hain agerikoak ez direlako, inor konturatu gabe gertatzen diren beste zenbait indarkeria mota. Horietako batzuk emakumeen espazio publikoaren erabileraren eskubidearen eta mugitzeko askatasunaren aurka doazen adibideak ditugu. Izan ere, Gazteen Euskal behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko emakumeen % 32,2ri beldurra ematen dio bere herrian edo auzoan gauez bakarrik ibiltzeak. Gizonen kasuan, adibidez, ehuneko hori 3,9koa besterik ez da. Gainera, beldur diren emakumeen kopuruak gora egin du azken urteotan.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.