Mariam iraniar jatorria duen 49 urteko alemaniar emakumea da. 20 urtez bere aurpegian ateratzen zen bizarra ezabatzen saiatu da, elektrolisis bidezko depilazioaren bidez eta beste hainbat metodo jarraituz, baina ezin. Etsituta, depilazio metodo guztiak alde batera utzi eta orain gustura bizi omen da bere bizarrarekin.
Mariamen arazoak 28 urte zituenean hasi ziren, bere lehen semea izan ondoren, hain zuzen ere. Medikuen ustetan, haurdunaldian izandako aldaketa hormonalak biloaren sorrera azalduko luke. 20 urtez gero eta nabariagoa zen bizarra izkutatzen saiatu ostean, 2008an Marianek bizarra uztea erabaki zuen.
Gaur egun, zirko batean egiten du lan emakume bizardunak. Hamar urtez bikoterik gabe izan bada orain, orain bere burua prest dagoela adierazi du Marianek Britain handiko telebista bati eskeinitako elkarrizketa batean, “orain bai, erakargarri sentitzen naizelako”.