Gasteizko Udaleko Gazte Informazio Bulegoak ‘Eta uda honetan, zer?’ gida aurkeztu du

Gidak uda honetan gazteek erabili edo egin dezaketen hainbat baliabide eta jarduerari buruzko informazioa biltzen du.

Gasteizko Udaleko Gazte Informaziorako Bulegoak “Eta uda honetan, zer?” gida aurkeztu du. Gidak uda honetan gazteek erabili edo egin dezaketen hainbat baliabide eta jarduerari buruzko informazioa biltzen du.

Gida urtero argitaratu den baliabidea da, baina aurten formatu berri batean aurkeztu da. Gainera, bada bertsio eskuragarriago bat Gasteizko gazte guztiek gida eskuratu ahal izateko. Gidak udan erabili daitezkeen hainbat baliabideen berri ematen du eta, aldi berean, bidaiak edo txangoak antolatzeko informazioa ere eskaintzen du. Gida bost ataletan banatuta dago: Bidaiak, Lana, Formakuntza, Jarduerak eta Boluntariotza.

Gida Gasteizko Gazteria Zerbitzuaren webgunean aurki daiteke. Aipatu bost ataletako bakoitzak PDF dokumentu propioa du. Modu horretan modu errazagoan kontsulta daiteke gai bakoitza eta, gainera, errazagoa da informazio hori partekatzea. Bestalde, Gasteizko Udaleko Gazte Informaziorako Bulegoak erakusketa bat antolatu du Gidak biltzen dituen edukiekin. Erakusketa zabalik izango da datorren irailaren 15era arte Espainia plazan.