Nafarroak bat egin du Gazte Informazioaren Europako Gutunarekin

Horri esker Nafarroa Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzarako Europar Agentziaren (ERYICA) kide izatera pasatu da

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariak Gazte Informazioaren Europako Gutuna sinatu berri du eta, modu horretan, Nafarroa Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzarako Europar Agentziaren (ERYICA) kide izatera pasatu da. Aipatu Agentzia erakunde independentea da eta estatu ezberdinetako koordinazio erakundeek eta gazte informaziorako sareek osatzen dute. Guztira 28 kide ditu eta bere helburua da gazte informazio eta aholkularitzaren esparruan Europa mailako lankidetza indartzea eta hobetzea.

Gazte-informazioa gazteek duten eskubide bat da, eta funtsezkoa da parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko. Jarduera horren helburua da gazteak modu integralean orientatzea eta aholkatzea, garapen pertsonalerako aukerak sortzen eta erabakiak hartzen lagunduz.

Nafarroako Gazteentzako Informazio Sarea

Nafarroan bada gazteei informazioa eskaintzen dien berezko erakunde bat: Nafarroako Gazteentzako Informazio Sarea. Nafarroako Gazteriaren Institutuak 100.000 euroko dirulaguntza lerroa abiarazi du aipatu sarea osatzen duten bulegoak tresnatzeko. Horrez gain, beste 25.000 euro bideratuko Sarean lan egiten duten langileen birziklatze profesionala sustatzeko, topaketak eta jardunaldiak antolatzeko eta sareak egiten duen lanaren berri emateko. Une honetan Nafarroako Gazteentzako Informazio Sarea 29 bulegok eta informazio-puntuk osatzen dute.