Euskadiko adingabeen bosten bat sexu-abusuen biktima da

Pasa den abenduan Eraikiz Kolektiboak haurtzaroan ematen diren sexu-abusuen inguruko txostena aurkeztu zuen Bilbon. Txostenean azpimarratzen denez haurrek pairatzen dituzten sexu-abusuen kasu ia gehienak ez dira antzematen, %90 eta % 98 inguru, hain zuzen ere. Eraikiz Kolektiboak burutu duen txosten hori Euskadin egiten den mota horietako lehena da.

Esan bezala, kasu gehienak izkutuan geratzen dira. Bi dira horretarako arrazoi nagusiak. Alde batetik, kasu gehienetan adingabearen bertsioa sinisten ohi ez delako eta, bestetik, normalean erasotzailea gertuko persona bat denez, familian bertan geratzen delako. Izan ere, txostenean sexu-abusuak eragiten dituzten faktoreak ere aztertzen dira eta, horien artean, egun nagusi den familia-eredua aipatzen da.

Txostenaren aurkezpenean hedabideek gai horren inguruan duten jarrera ere kritikatu zen.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.