Euskadi zahartzen ari da. Euskadiko biztanleriaren batez besteko adina, Eustatek ezagutzera eman dituen datuen arabera, 45,7 urtekoa da. Kopuru hori Europar Batasunaren osokoa baino pixka bat handiagoa da (44,4 urte). Italiako, Portugaleko, Greziako eta Alemaniako biztanleria euskal biztanleria baino zertxobait zaharragoa da. Zipre, Irlanda eta Luxenburgo dira, berriz, biztanleriaren batez besteko adina 40 urtetik behera duten Europar Batasuneko herrialde bakarrak.
Euskadin 15-29 urte bitarteko 310.433 gazte bizi dira, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoaren % 14,2. Gazteek Euskadiko biztanleria osoan duten garrantzia, % 16,2rekin, Europako txikienetakoa da. Euskadin dagoen 15-29 urteko gazteen ratioa 61,3 da 64 urtetik gorako 100 pertsonako, EBko baxuena. Europar Batasunean, batez beste, 76,8 gazte daude 64 urtetik gorako 100 pertsonako. 2012an, ratio hori 71,5ekoa zen.