Euskal gazteak gero eta kontzientziatuago daude plastikoek eragindako kutsadurarekin

2021ean jasotako datuen arabera, EAEko 15-29 urte bitarteko gazteen % 70ak dio bere poltsa eramaten duela erosketak egiteko.

Pasa den ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatu zen. Aurtengo edizioaren ardatz nagusia hondakin plastikoek eragindako kutsadura eta horiek ingurumenean duten eragina izan da. Horren ildora, Gazteen Euskal Behatokiak plastikoarekin zuzeneko harremana duten Euskadiko gazteen kontsumo ohituren zenbait datu ezagutzera eman ditu. 

2021ean jasotako datuen arabera, EAEko 15-29 urte bitarteko gazteen % 70ak dio bere poltsa eramaten duela erosketak egiteko. Heren batek baino gehiagok (% 36,2), berriz, plastikorik gabe edo plastiko gutxirekin paketatutako produktuak erosten saiatzen dela dio. Kasu bietan joera positiboa ikusten da 2012. urteaz geroztik, bereziki, emakume gazteen artean. Jasotako erantzunen arabera, hiru gaztetik bi oso prest azaltzen dira beren plastikoen kontsumoa murrizteko (% 67,6) eta beste % 27,0 nahiko prest. Oso prest dauden horien artean, emakumeak eta 20-29 urte bitarteko gazteak nabarmentzen dira.