![Euskal gazteriak klima-aldaketarekin harremana duten gaietan interesa du](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2022/02/p10858.jpg?fit=800%2C533&ssl=1)
Gazteriaren Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriak klima-aldaketarekin harremana duten gaietan interesa du. Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetik zazpik (% 69,5) klima-aldaketarekin harremana duten gaiekiko interes handia (% 18) edo nahikoa (% 51,5) du.
Datuak pasa den urteko abenduan jaso ziren online egindako inkesta baten bidez. Bertan jasotako datuen arabera, emakume gazteek (% 71,3) gizon gazteek (% 67,8) baino interes handiagoa dute klima-aldaketarekiko. Gauza bera gertatzen da 25 eta 29 urte bitarteko gazteekin. Haien interes-maila (% 73,5) 25 urtetik beherako gazteena (% 67-68) baino handiagoa da.
Ingurumen-inpaktua murrizten saiatzeko neurriak hartzeko gogoari dagokionez, gazte gehienak honako hauek egiteko prest azaldu dira:
- km-0ko produktuak erosi, garestiagoak izan arren (% 64,5);
- autobusean edo trenean oporretara joan hegazkinez joan beharrean (% 63,4);
- telefonoak, tabletak edo ordenagailu birziklatuak erosi (% 62,7).
Gazteen erdia etxez etxe banatzen den janaria edo produktuak Internet bidez ez erosteko prest azaltzen da, baina erdia baino gutxiago dira Euskadin ekoiztutako arropa erosteko prest azaltzen direnak.
![](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2022/02/p10858A.jpg?resize=600%2C712&ssl=1)