Pasa den urtean euskal gazteriaren % 6 pobrezia egoeran bizi zen

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen benetako pobrezia-tasa nabarmen hazi zen 2012. eta 2018. urteen artean, baina iaz goranzko joera etetea lortu zuen. Hala ere, oraindik 2009. urteko krisi ekonomikoaren aurreko mailatik gora aurkitzen da pobrezia-tasa.

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen pobrezia-tasak biztanleria osoaren pobrezia-tasaren joera bera jarraitzen du, baina gazteena batezbesteko orokorra baino altuagoa izan ohi da.

Azpimarratzekoa da, 2020. urteko datuen arabera, pobrezia-tasa erreala handiagoa dela emakume gazteen artean (% 6,8) gizon gazteen artean (% 5,4) baino. 

Pobreziak ez die berdin eragiten gazte guztiei eta aldeak daude adin-tartearen baitan. Horrela, pobrezia-tasa zertxobait altuagoa da 16 eta 19 urte bitarteko gazteen eta 35 eta 39 urte bitartekoen artean.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jaso duten gazteen ehunekoak gora egiten du adinak gora egin ahala. Horrela, aipatu laguntza jasotzen duten 18 eta 24 urte bitarteko gazteen kopurua % 0,8koa besterik ez da. Kopuru hori % 3,5eraino igotzen da 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean eta % 5eraino 30 eta 34 urte bitartekoen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.