Euskal Herriko II. Hika topaketa azaroan izango da Markina-Xemeinen

Topaketan parte-hartzeko aukera irailean zabalduko da. Behin betiko egitaraua ere uda ostean emango da ezagutzera.

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Euskal Herriko hika eragileak elkartzea helburu duen Hika topaketaren bigarren edizioan Markina-Xemeinen izango da datorren azaroaren 8an. Topaketa ZirHika taldeak antolatzen du, Badihardugu euskara elkartearekin eta UEUrekin elkarlanean. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean hitzaldiak izango dira eta arratsaldean, berriz, lan-mahaiak.

Topaketan parte-hartzeko aukera irailean zabalduko da. Behin betiko egitaraua ere uda ostean emango da ezagutzera.

Topaketaren lehen edizioa 2023an egin zen Oñatin. Euskal Herrian zehar hitanoa biziberritzeko egitasmoak ugaritzen ari zirela  eta, kasu gehienetan eragileak nor bere aldetik lanean ari zirela ikusita, eragile horiek artean batzeko eta elkartzeko gune bat behar zela ikusi zuten antolatzaileek.