Irakurketa denbora: Minutu 1
Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzen aurtengo deialdia ireki du. Ekimen hau, Bilbon erroldatutako herritar guztiei irekia, hirian euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea du helburu.
Laguntza hauek eskuratzeko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Bilbon erroldatuta egotea
- Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi homologaturen batean matrikulatuta egotea eskatzeko
- gutxienez azpimaila bat gainditzea
- % 60ko asistentzia izatea
- erakunde publikoekin zorrik ez izatea
Laguntza eskatzeko epea apirilaren 16an amaituko da. Eskaerak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, BakQ edo antzeko ziurtagiri digital bat erabiliz.
Informazio gehiagorako, bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/eu/diru-laguntzak/ webgunea kontsulta daiteke.







