Datorren ekainaren 27an eta 28an, Kike Amonarrizek zuzenduta, ‘Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak’ izeneko ikastaroa ospatuko da UPV/EHUren Donostiako campuseko Elbira Zipitria eraikinean. Ikastaroa EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan egingo da eta iaz “Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala” izenburupean egindakoaren jarraipena izango da.
Ikastaroaren helburua da euskararen aldeko aktibazio soziala handitzeko eta eraginkorrago bihurtzeko gako nagusiak identifikatzea eta esperientzia praktikoak ezagutzea.
Ikastaroan beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Bereziki Galesen egin diren esperientziak landuko dira.
Ikastaroan parte hartuko dute, besteak beste, Miren Aranguren (Emagin Elkartea), Iban Arantzabal (Goiena Komunikazio Taldea), Mikel Azkarate (Lau Haizetara), June Fernandez (Pikara Magazine), Lorea Flores (UPV/EHU), Gorka Julio (Talaios), Yasmine Khris (LABA), Mabli Siriol (Cymdeithas yr Iaith) eta Maddalen Sobrino (URJC).