‘Euskaraz Barra-Barra’ kanpainaren ihes-gela ibiltaria

Euskararen erabilera sustatu nahi duen kanpainaren barruan antolatutako ihes gela ibiltaria Hego Euskal Herriko 13 udalerritan izango da.

Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea helburu duen ‘Euskaraz barra-barra’ kanpainak ekimen original bat abiarazi du: ‘17. logela’ izeneko ihes-gela ibiltaria. Ikuspegi berritzaile horren bidez, herritarrak inplikatu eta kanpaina zabaldu nahi da, misteriozko joko baten bidez.

Ihes-gela ibiltariak pasa den urriaren 6an hasi zuen Euskal Herrian zehar egingo duen ibilbidea. Guztira 13 udalerri bisitatuko ditu: Donostia, Elizondo, Laudio, Bermeo, Elgoibar, Balmaseda, ErrenteriaOrereta, Gasteiz, Andoain, Zumarraga-Urretxu, Portugalete, Zornotza eta Mungia. Datozen hilabeteetan, ihes-gela ibiltari hori hiru egunez egongo da aipatu udalerrietako bakoitzean. Udalerri bakoitzean 20 txanda eskainiko dira eta horietako bakoitzean, gehienez, bost parte-hartzaile arituko dira, esperientzia ezin hobea bermatzeko. Ihes-gelaren ordutegiak honako hauek izango dira: ostiral arratsaldeetan (16: 00etatik 21: 00etara) eta larunbat eta igandeetan (10: 00etatik 21: 00etara, etenik gabe). Ihes-gelan 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Eskatzen den baldintza bakarra euskalduna izatea edo euskara ulertzea da. Saio bakoitzak 40 minutu inguruko iraupena izango du, hots, parte-hartzaileek denbora horretan ebatzi beharko dute planteatutako arazoa.

17. logela

Ihes-gelak intrigazko istorio bat aurkeztuko die bisitariei. Thotel izeneko luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil horretan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko. 

Parte hartu nahi duten horiek aldez aurretik izena eman beharko dute izena.