Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketen zikloak, bere jarduerari ekingo dio ostiral honetatik aurrera, apirilak 5, auzoetarako proposamenez betetako edizio berri batekin. San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegiek hartuko dituzte erakusketak.
Zikloak, Montse Villamayor, Eduardo Alonso, Claudio Lorenzo, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera, Amaia Maguregi, David Fernández eta Arantza Sáez de Lafuenteren lanak hartuko ditu. Lau bisita gidatuak eskainiko dira artisten eskutik erakusketen xehetasunak publikoarekin partekatzeko.
Banakako erakusketa horiez gain, Euskal Akuarelarien Elkarteak aurten antolatutako ikastaroko tailerretan egindako lanen erakusketa bat ere egingo da. Halaber, Animaziozko Film Onenaren Goya saria irabazi duen Pablo Bergerren “Robot Dreams” filmaren prozesu artistikoari buruzko erakusketaz gozatzeko aukera izango da.
Expodistrito doan ikusi ahal izango da ekainaren 28ra arte, goizez eta arratsaldez. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.