Familia eta osasun fisikoa eta mentala dira 15-29 urte bitarteko gazteei kezka gehien eragiten dizkien gaiak. Gazteen Euskal Behatokiak egindako ‘Aurrera Begira 2023’ txostenak, aipatu gai horiez gain, lagunak, ikasketak, dirua, aisia eta enplegua bezalako aldagaien inguruko datuak ere bitzen ditu.
Txostenak agerian uzten duenez, euskal gazteen lehentasunak adinarekin aldatzen dira. Horrela, 15-19 urte bitarteko gazteen artean lehentasunak familia, ikasketak eta lagunak diren bitartean, 20-24 bitartekoen artean, gazteenek aipatutako lehentasunez gain, osasun fisikoa eta mentala aipatzen dira. 25-29 urte bitarteko gazteen artean, berriz, familiak eta osasunak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina emantzipazioa, lana eta dirua funtsezkotzat jotzen dituzte. Hau da, adinean gora egin ahala, modu independentean bizitzearekin harreman zuzenagoa duten aldagaiek garrantzia hartzen dute, eta horiekin batera, baita harreman sexual eta sentimentalek ere. Irudi pertsonalak eta ikasketek, berriz behera egiten dute.
Argazkia: shutterstock.com