Formula Student Bizkaiak unibertsitate-txapelketa irabazi du Ingalaterran

Uztailaren erdialdean Silverstone zirkuituan izandako txapelketan mundu osoko 100 unibertsitatek parte hartu zuten

  Egilea: Jon Mikel Zabalegi
  Argazkia: Formula Student
  Hitz kopurua: 210
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak Ingalaterrako Silvestone zirkuituan izan den unibertsitate-txapelketa irabazi du. 2010. urtean hasi zen EHU horrelako txapelketetan lehiatzen, baina aurtengo da lortzen duten lehen garaipena. EHUko taldeak garatu duen eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa mundu osoko 100 unibertsitateko 120 taldeei gailendu zaie.



50 ikaslek eta 4 irakaslek osatzen duten taldea ikasturte osoa eman du ibilgailu elektrikoa zerotik diseinatzen eta eraikitzen. Aurkeztutako ibilgailuak kontrol aurreratuko sistemak zituen eta horiei esker potentzia modu optimoan banatu ahal izan dute lehiaketako proba bakoitzean. Ibilgailuaren fabrikazioan ere sistema aurreratuak erabili dira ibilgailu sendoa eta arina ekoizteko. EHUko taldeak garatutako ibilgailuak lau sari jaso ditu: ibilgailu elektriko onenaren lehen saria, merkataritza-proiekzio handiena duen prototipoari ematen zaion Business Case ataleko lehen saria, azelerazio probako bigarren saria eta diseinu onenaren bosgarren saria. Business Case atalaren kasuan lehiaketaren historia osoan talde batek lortu duen puntuaziorik altuena lortu du ibilgailu bizkaitarrak.

Formula Student Bizkaiako irakasle Javier Corralek azaldu duenez, hurrengo erronka Bartzelonako zirkuituan izango den Formula Student Spain izango da. “Guretzat Spain tokiko txapelketa da, denboraldiari amaiera bikaina jartzen diona. Azkenaldian oso lehiaketa zaila bihurtu da, parte hartzen duten taldeen (alemaniarrak, ingelesak, suediarrak…) goi mailagatik. Konpetentzia handia dago”.