Futbola bizitzeko beste modu bat

Ekainaren 2tik 7ra bitartean Korner Festibalaren programazioak futbola eta kulturaren arteko lotura aztertuko du hainbat saioren bidez

 Irakurketa denbora: 3 Minutu

Korner Festibalaren VIII. edizioak Joan Manuel Serrat, Iñaki Gabilondo, Mikel Landa eta Grison buru dituen kartelarekin hasiko da gaur. Futbolaren eta kulturaren arteko harremanak aztertzen dituen festibala ekainaren 7ra arte luzatuko da hainbat egoitzatan.

Real Sociedad Fundazioak urtero antolatzen du festibal hau eta aurten Donostia Kirola kolaboratzaile berri gisa sartu da. Festibalak hitzaldiak, ikuskizunak eta erakusketak uztartuko ditu futbolak gizartean eta kulturan duen eragina aztertzeko.



Korner Festibalaren ardatza futbola den arren, tarte berezia eskainiko dio txirrindularitzari izen ezagunek osatuko dute mahai-inguru batekin. Bertan izango dira, besteak beste, Mikel Landa, Giroa amaitu berri duen Pello Bilbao, Leire Olabarria eta Juanma Garate. Ander Izagirre kazetari eta idazleak gidatuko uztailaren 4an, Reale Arena futbol zelaian izango den solasaldia.

Ahots berriak eta literatura

Programaren barruan topaketa bat antolatu da futbolaz hitz egiteko modua berritu duten kazetari gazteekin. Sara Giménezek (Movistar+) gidatuko duen saioan Andrea Peláez (Cope), Nacho González (La Media Inglesa eta DAZN) eta Miguel Quintana (Radio Marca eta DAZN) izango dira. Hitzordua ekainaren 6an izango da Reale Arenan.

Gaur bertan izango den solasaldian Marta Fernández Vázquezek, Laura Ferrerok eta Ana Malagónek literatura eta futbolari buruz hausnartuko dute “El fútbol es un cuento” izenburuko saioan. Istorio laburrak egiten dituzten hiru egileek beren obren eta kirol erregearen arteko konexioak aztertuko dituzte Victoria Eugenia Antzokian.

Umorea, musika eta tradizio txuriurdina

“La Revuelta” saioko umorista Grisonek “Monologolak: En bucle” ikuskizuna eskainiko du Reale Arenan, umorea eta musika bere estilo bereziarekin konbinatuz. Show berri honek umorea eta musika nahasten ditu abesti mitikoen bertsioekin, Souletik eta Funketik hasi eta belaunaldi berriko disko musikaraino, soilik ahotsaren laguntzarekin (beatbox). Hitzordua ekainaren 6an, 21:00etatik aurrera. Sarrera 22 euroren truke eros daitezke.



Ekainaren 5ean, Andoni Egaña bertsolariak gidatuko duen “Realaren Doinuak” saioan Realaren inguruan sorturiko ereserki eta kantuen ibilbide luzea errepasatuko da. Bertan izango dira Xabier Zabala, Brigade Loco eta Xaguak Txistulari Taldea.

Serratek eta Gabilondok itxiko dute aurtengo edizioa

Bi izen handik emango diote amaiera aurtengo edizioari Txillida Lekun: Joan Manuel Serrat eta Iñaki Gabilondo. “Serrat y Gabilondo, fútbol entre amigos” izenburua daraman topaketa honek mundua ulertzeko modu berezia partekatzen duten bi ikonoaren arteko konplizitatea erakutsi nahi du. Bertan bildutakoek, gainera, aurretik aire zabaleko museoaren bisita gidatuaz gozatu ahal izango dute.

Familia-jarduerak eta erakusketa iraunkorra

Festibalak badu publiko gaztearentzat ere eskaintza berezi bat. Izan ere, ekainaren 7an, Judas Arrietaren gidaritzapean, talde kirola, futbola eta Realaren historia eta proiekzioa ardatz izango dituen formatu handiko mural bat margotzeko sormen-tailerra egingo da  

Festibalak “Los últimos de la lista” podcastaren zuzeneko saioa ere programatu du. Javier Aznar eta Enrique Ballesterrek Reale Arenako premium eremurik futbol-gaiak aztertuko dituzte.

Azkenik, Ernest Lluch Kultur Etxean abuztuaren 14ra arte ikusgai egongo den “Futbolaren indarra” erakusketak futbolaren garrantzia hainbat ikuspegitik aztertuko du.

Programazioa
  • Ekainak 2: “El fútbol es un cuento”. Victoria Eugenia Antzokia – Club Aretoa. 19:00. Sarrera librea.
  • Ekainak 3: “Escenarios improbables”. Ernest Lluch Kultur Etxea. 19:00. Sarrera librea.
  • Ekainak 4: “Kirol gonbidatua: txirrindularitza”. Reale Arena- Auditorioa. 19:00. Sarrera librea.
  • Ekainak 5: “Realaren doinuak”. Reala Arena- Keler Espazioa. 19:00. Sarrera librea.
  • Ekainak 5: “Los últimos de la lista”. Reala Arena- Premium Gunea. 19:30. Sarrera librea.
  • Ekainak 6: “Las nuevas voces del fútbol”.  Reale Arena- Auditorioa. 19:00. Sarrera librea.
  • Ekainak 6: “Monologoles: en bucle”. Reale Arena-Harmaila. 21:00. Sarrerak: 22 euro.
  • Ekainak 7: “Art Paint: koloreetako golak”. Reale Arena – Iparraldeko aparkalekua. 11:00. Sarrera doan.
  • Ekainak 7: “Serrat y Gabilondo: fútbol entre amigos”. Txillida Leku. 19:00. Sarrera doan.