Eusko Bike Challenge: Arabako Mendialdeko erronka gorena

500 txirrindulari baino gehiago bilduko dira ekainaren 7an Euskadin den mendi bizikletako lasterketarik gogorrenetako baten XII. edizioan

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Arabako Mendialdeak kirola eta natura ondarea uztartzen dituen Eusko Bike Challenge probaren XII. edizioa hartuko du ekainaren 7an. Euskadiko mendi bizikletako probarik gogorrenetako bat den Eusko Bike Challenge probak zailtasun-maila ezberdina duten bi ibilbide egiteko aukera eskiniko du.

Zirkuiturik zailenak, Gold izenekoak, 111 kilometro luzera eta 3.125 metroko desnibel positiboa izango du. Silver modalitateak, berriz, 65 kilometroko eta 2.500 metroko desnibela duen zirkuitua izango du. Aurreko urteetako edizioetan izandako esperientzian oinarrituta, bi zirkuituak osatzeko 8 eta 10 ordu bitartean beharko dira.

Zirkuituak

Bi probek Santakurutze Kanpezun izango dute hasiera eta helmuga. Gold modalitatea goizeko 7:00etan hasiko da eta Silver modalitatea, aldiz, 10:00etan. Ibilbideak, Antoñana, Sabando, Done Bikendi Harana eta Alda herriak zeharkatuko ditu, baita Nafarroako Genevilla Galbarra, Zuñiga eta Acedo ere.



Dagoeneko 500 kirolari baino gehiagok eman dute izena Euskadiko mendi bizikletako probarik emateko epea ekainaren 1era arte zabalik dago, oraindik plaza libreak daudela.

“Proba hau gogortasun eta desnibelagatik nabarmentzen da, Arabako Mendialdeko paisaia ikusgarriengatik eta ibilbide oso zainduagatik”, azaldu du Jesus Antolinek, antolatzailea den Pedales Txirrindulari Elkarteko bozeramaileak. Ibilbideak ‘flow bidexkak’, eremu teknikoak eta atseden tarteak nahasten ditu, .

Antolakundeak estaldura integrala prestatu du: kanpaina-ospitalea, laguntza mekanikoa ibilbidean, hainbat hornikuntza puntu eta garbiketa taldea. Zerbitzu horiek, probaren inguruko giro bereziarekin batera, estatuko mendi txirrindularitzako figura nabarmenak erakartzen dituzte urtero.



Arabako Foru Aldundiak, ekitaldiaren babesleak, azpimarratu du parte-hartzaileen % 90 inguru Arabaz kanpokoak direla. Bisitari etorrera horrek jarduera ekonomikoa sustatzen du Santakurutze Kanpezuko eta Araba Mendialdeko eskualdeko hoteletan, landa-turismoetan, jatetxeetan eta merkataritza-establezimenduetan.

Eusko Bike Challenge-a Pedales Txirrindularitza Elkarteak antolatzen du eta Arabako Foru Aldundiaren, Santa Kurutze Kanpezuko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesa du.