Gasteizek Emakumearen Lasterketaren edizio berri bat hartuko du datorren ekainaren 5ean. 3.000 emakume inguruk 5,5 kilometroko luzera duen ibilbidea osatuko dute hirigunetik. Irteera eta helmuga Mendizabalako aparkalekuan izango dira.
Lasterketaz gain, fitness eta aerobic saio bat ere izango da lasterketa amaitu ostean. Gainera, ekainaren 4an, Iradier Arenan izan ohi den hitzordua berreskuratuko da kamiseta ofizialak eta parte-hartzaileen poltsa jasotzeko.
Indarkeria matxistaren biktimen telefonoa
Aurtengo lasterketan parte-hartzaile guztiek 016 zenbakia eramango dute beren dortsaletan. 016 indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefonoa da, eta ez du aztarnarik uzten telefono-fakturan.
Lasterketaren amaieran 75.000 euroko donazioa egingo zaio Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteari. Aldi berean laguntza ekonomikoa eskainiko zaie emakumeen babesean lan egiten duten beste hiru erakunderi: Wanawake Mujer, Fundación GEICAM eta Clara Campoamor. Gainera, Pulseras Rosas lasterketan parte hartuko du nahi duten parte-hartzaileek ilea eman eta minbizia eta baliabiderik ez duten emakumeentzako ileapaingarriak erosten laguntzeko.
Azkenik, ASAMMA Emakumeen elkartearen (Bular eta beste minbizi Ginekologikoren bat duten Arabako Emakumeen Elkartea) aldeko 50 dortsal solidario eskuratzeko aukera izango da. Z Zurich Foundationek egitasmo horretarako lortzen den kopuruaren eta ibilbidean beste zortzi egitasmo solidarioentzako lortzen den kopuruaren % 50 jarriko du.