Gasteizko Kuku Bazar, Proyecto Larrua eta Ékoma Teatro antzerki konpainiek Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian aurkeztuko dituzte beren lanak.
Aurten, hiru konpainiak “Off Lokal“ programaren parte dira. Tokiko ekoizpenei laguntzeko ekimena da, eta espazio ez-konbentzionaletan pieza laburrak eta argitaratu gabeak sortzea sustatzen du. Gasteizko Udalak bultzatutako proiektu honek tokiko eszena artistikoa aberastea eta artistei ideia eta adierazpide berriak aztertzeko plataforma bat eskaintzea du helburu.
Emanaldiak Principal Antzokian izango dira, eta zortzi saio antolatu dira, bi ordutegitan banatuta: 19:00etan eta 19:30ean, azaroaren 23, 24, 25 eta 26an.
Proyecto Larrua konpainiak “Shot the target” lana eskainiko du, aldaketa, mugimendu eta eraldaketa kontzeptua aztertzen duen dantza lana. Proposamenean, Jordi Vilaseca da koreografoa eta antzezlea, Aritz López ere antzezlea eta Luis Miguel Coboren musika eta Xavier Mújikaren jantziak daude.
Kuku Bazarrek, bestalde, “Pez de luz” aurkeztuko du, adierazpide artistiko desberdinak uztartzen dituen diziplina anitzeko proposamena. Pieza honen ondoren, Mary Zurbanok (testuaren egilea eta antzezlea), Carmen San Estebanek (zuzendaria), Marina Ruizek (mugimenduaren arduraduna) eta Sheila Blancok (musikaren aduraduna) osatutako taldea dago.
Ékoma Teatrok “Un peu de mélancolie” antzezlanarekin osatzen du hiruko taldea, gizarte garaikidea islatzen duen antzezpena: “homo laborens, errendimenduaren, laneko auto-esplotazioaren eta happykraziaren gizartea. Bizi-nekea, buruko gaixotasunak eta arimaren bihotzekoak”. Aitor Pérez eta Javier Liñera izango dira antzezleak, eta dramaturgia-lana ere haiek egin dute. Zuzendaria Aitor Pérez da.