Stuart MacDonald-en “Argazkilari baten soinuak” erakusketa ikusgai izango da datorren ekainaren 25era arte Gasteizko Amarika aretoan eta uztailaren 31ra arte Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Amarika aretoan ikus daitekeen erakusketa 10 argazkirekin osatuta dago. Formatu handiko argazki horietan autorearentzat esanguratsuak diren bost artista azaltzen dira.
Ignacio Aldecoa Kultura Etxean izango den erakusketan, berriz, Azkena Rock-eko eta Gasteizko Jazzaldia-ko 50 argazki ikus daitezke.
Stuart MacDonald Gasteizen bizi den jatorri eskoziarreko argazkilaria da eta azken 25 urteetan bi zaletasunak uztartu ahal izan ditu: argazkilaritza eta musika. Horri esker, nazioarteko ospea duten musika-izarrak eta indarra hartzen ari diren tokiko banda eta musikariak ezagutzeko eta erretratatzeko aukera izan du. MusicSnapper ezizenarekin ere ezaguna, MacDonald Azkena Rock, BBK Live, edo Arabako Antzinako Musika Astea bezalako jaialdien argazkilari ofiziala izan da. Hell Dorado, Jimmy Jazz eta Kultura Bizia aretoetan ere lan egiten du.