Gazteen enplegagarritasuna hobetzeko ikastaroa

Ikastaroan gazteek enplegagarritasuna hobetzen eta beren egitasmoak aurrera ateratzen lagunduko dizkieten gaitasunak eskuratzeko aukera izango dute.

Maiatzaren 8tik 19ra bitartean, Gipuzkoako Bazkundeak Euskadiko Gazteentzako Ekintzailetza Ibilbideak programaren barruan prestakuntza-ikastaro bat eskainiko die herrialdeko gazteei. Aipatu programan 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete eta ikastaroan beren proiektuak garatu ahal izateko beharrezkoa duten prestakuntza eta laguntza jasoko dute.

Euskadiko Gazteentzako Ekintzailetza Ibilbideak programak, prestakuntza eta ekintzailetzaren bidez, gazteak lan-merkatuan sartzea sustatzen du. Programak Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa du eta Eusko Ganberak-ek eta Incyde Fundazioak antolatu eta sustatzen dute.

Prestakuntza-ikastaroa

Programan parte-hartzen duten gazteek 43 orduko doako formakuntza jasoko dute. Ikastaroan beren enplegagarritasuna hobetzen eta beren egitasmoak aurrera ateratzen lagunduko dizkieten gaitasunak eskuratzeko aukera izango dute. Ikastaroan, besteak beste, honako gaitasun hauek hobetzen lagunduko da: talde-lana; aurkezpen eraginkorrak; eta, komunikazioa eta antolakuntza.

Ikastaroan parte hartu ahal izango dute langabezian dauden 16 eta 29 urte bitarteko gazteek, betiere, Gazte Bermearen onuradun badira. Izena emateko epea maiatzaren 7an amaituko da.

Gainera, parte-hartzaileren batek negozio-ideiaren bat izango balu, ekintzailetzan esperientzia handia duten profesionalen laguntza jaso ahal izango du ikastaroan. Adituek orientazioa eta aholkularitza eskainiko dizkiete gazteei beren ideiak martxan jar dezaten. Azkenik, proiektua abian jartzeko laguntza eta jarraipena jasoko dute, banakako mentoring saioen bidez.