Gazteok, atrebentziaz!

Azaroaren 3ra arte, 15 eta 29 urteko bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategian sartzen den kontsultan.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak elkarrekin egindako ekimen batean, 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako kontsulta bat jarri da abian. Kontsulta horren xedea da “Euskadiko gazteen aldeko ituna, gazteekin eta gazteentzat” itunean sartu beharko liratekeen gaiak identifikatzea. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak 2023ko martxoan onartutako gazteen emantzipazioa sustatzeko 2030erako Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da.

Aipatu estrategia hamar proiektu eragileren inguruan egituratzen da, gazteen emantzipaziorako bidean funtsezkoak diren bost arlotan, eta enpleguaren, etxebizitzaren, errentaren, kohesioaren eta erresilientziaren esparruetan oinarritzen da.

Itun hori belaunaldien arteko ekitaterako tresna gisa planteatzen da, eta gizarte osoaren parte-hartze aktiboa eta gazteen lidergo esanguratsua eskatzen ditu. Entzuteko, parte hartzeko eta atzeraelikatzeko metodologia funtsezkotzat jotzen da prozesua inklusiboa eta adierazgarria izango dela bermatzeko, hainbat gazte-erakunderen bidez elkartutako gazteen nahiz elkartuta ez daudenen inplikazioarekin.

Kontsulta honen helburu nagusia da egungo egoeraren diagnostiko bat egitea, euskal gazteen beharrak eta kezkak identifikatzea eta, azken batean, Euskal Gazteriarekin eta Gazteriaren aldeko Itunaren edukiei forma ematea.

Inkestari erantzuteko epea 2023ko azaroaren 3an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero edo kontsultan parte hartu nahi dutenek 900 909 755 doako telefonora deitu, gaztebehatokia@euskadi.eus helbidera mezu bat bidali edo web gune ofiziala bisitatu dezakete https://www.gazteaukera.euskadi.eus/ helbidean.