Gazterockek 62 gazte bildu ditu Gasteizen, bere XVII. edizioan

Gazterock udaleku-programak bere XVII. edizioa ospatu du, 62 gazterekin. Gazteriaren Foru Erakundeak Hell Doradorekin batera antolatu du programa, uztailaren 1etik 12ra

Egilea:  Lander Bolado
Argazkia:  GazteRock
Hitz kopurua:  122
Irakurketa denbora:  Minutu bat

Gazterock udaleku-programak 15 eta 17 urte bitarteko 62 gazte bildu ditu uztailaren 1etik 12ra Gasteizen ospatutako XVII. edizioan. Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen du ekimena Hell Doradorekin batera. Parte-hartzaileak Gaztela-Mantxatik, Madrildik, Galiziatik, Gipuzkoatik eta Arabatik etorri dira.

Gazteek Santa Maria Katedrala Fundazioaren aterpetxean hartu zuten ostatu, Gasteizko Hirigune Historikoaren bihotzean. Astean zehar, sormen-tailerrak eta elkarbizitza-jarduerak uztartu zituzten. Musikak hartu zuen programaren zatirik handiena.

Rockaren historiatik merchandisingera

Tailerren artean rockaren historia, musika-ekoizpena eta bideoklipen sorkuntza landu zituzten. Halaber, konboak antolatu zituzten, egun gutxitan taldeak osatzeko pentsatutako talde-entseguak. Argazkigintzak eta merchandisingaren diseinuak osatu zuten prestakuntza-eskaintza.

Programaren amaieran, astean zehar sortutako taldeen kontzertuak eskaini zituzten. Erakusketa batek argazkigintzan eta merchandisingean egindako lanaren zati bat erakutsi zuen. Gazteek eurek grabatutako bideoklipaz gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.