Gasteizek alokairu babestuko etxebizitzak eraikiko ditu gazteentzat Erdi Aroko Hiriguneko lau bloketan

Gasteizek Erdi Aroko Hiriguneko lau bloke eraitsi eta berreraikiko ditu, gazteei zuzendutako alokairu babestuko etxebizitzak sortzeko. Jarduketak 3,5 milioi euroko aurrekontua izango du

Egilea:  Lander Bolado
Argazkia:  Gasteizko Udala
Hitz kopurua:  146
Irakurketa denbora:  Minutu bat

Gasteizko Udalak Erdi Aroko Hiriguneko lau etxebizitza-bloke eraitsi eta berreraikiko ditu gazteentzako alokairu babestura bideratzeko; guztira, 14 eta 16 etxebizitza berri artean sortuko dira.

Eraikinak Hedegile kaleko 127 eta 129 zenbakietan eta Zapatari kaleko 98 eta 100 zenbakietan daude. Proiektua duela bi hamarkadatik dago jasota Birgaitze Integraturako Plan Berezian (BEPB). Jarduketak 3,5 milioi euroko finantzaketa du, udal gobernuaren (PSE eta EAJ) eta EH Bilduren arteko aurrekontu-akordioari esker.

Egungo lau eraikinek narriadura handia dute. Horregatik, esku-hartzearen bidez, horiek eraitsi eta eraikin berriak altxatuko dira haien ordez. Helburua da merkatu libreko prezioak ordaindu ezin dituzten gazteei etxebizitza eskuratzea erraztea.

Proiektua Barnekale Berriko beste bati batzen zaio

Jarduketa hau Barnekale Berrian bultzatutako antzeko beste bati gehitzen zaio. Bien artean, alokairu babestuko 24 etxebizitza berri sortuko dituzte Alde Zaharrean.

Jarduketak hiri-ingurunean ere izango du eragina. Izan ere, Ospitaleen Etxartea ibilgarri egiteko atea ireki dezake, horma batzuk kenduz eta desnibelak zuzenduz.