Gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala ez da desagertzen

  Egilea: Jon Mikel Zabalaegi
  Argazkia: Shutterstock.com
  Hitz kopurua: 159
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Pasa den irailaren 18an izan zen Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Egunaren ildora Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, azken urteetan gizonen eta emakumeen soldaten artean den arrakalak behera egin badu ere, oraindik mantentzen da. 18 eta 34 urte bitarteko gizon eta emakume gazteen arteko soldata-arrakalari dagokionez, aztertutako aldiaren hasieran (2010ean), soldata-arrakala 300 eurotik gorakoa zen, eta 2012an jo zuen goia. Hortik aurrera, beherakada nabarmena izan da, eta 2015ean arrakala 200 euroren azpitik geratu zen. Azken hamarkadako joera garbia da eta arrakala murriztu da, 2020 eta 2023 artean balioak 150 euro inguruan egonkortu zirelarik. Hala ere, azken bi urteetan soldata arrakalan gorakada txiki bat izan da, baina baliteke hori batez besteko soldataren igoeraren ondorio izatea. Edozein kasutan ere, datu horiek gizon eta emakume gazteen arteko soldata berdintasunean aurrerapausoak eman direla iradokitzen dute, nahiz eta oraindik ere aldeak egoteak desberdintasunak mantentzen dituzten egiturazko faktoreak daudela adierazten duen.