Iruñeak ikasketa-guneak prestatu ditu Civivox sareko zazpi zentrotan uztailerako eta abuzturako

Iruñeko Udalak lau ikasketa-gela eta Civivox sareko hiru liburutegi jarri ditu uztail eta abuztuan oposizioak zein bestelako azterketak prestatzen ari direnen eskura.

Egilea:  Lander Bolado
Argazkia:  Shutterstock
Hitz kopurua:  224
Irakurketa denbora:  Minutu bat

Iruñeko Udalak ikasteko guneak prestatu ditu Civivox sareko zazpi zentrotan, uztaila eta abuztuaren bitartean. Neurri honek udan ikasteko gelak izateko herritarren eskariari erantzuten dio, garai horretan beste ekipamendu batzuek ateak itxi edo ordutegia murrizten baitute.

Lau Civivox zentrok horretarako berariaz prestatutako aretoak dituzte: Kondestablea, Juslarocha, Pompelo eta Arrosadia. Lau gune horien artean, guztira, 77 lagunentzako tokia dago. Horrez gain, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivox zentroetako liburutegiak ere erabilgarri egongo dira.

Lau aretok 77 plaza dituzte

Ordutegi orokorra astelehenetik ostiralera izango da, 08:00etatik 15:30era, Civivox zentroek ohikoan duten bera. Kondestablearen jauregiak, gainera, ordutegia zabalduko du arratsaldez (16:30etik 22:15era, astelehenetik ostiralera) eta larunbatetan ere zabalduko ditu ateak, 08:45etik 14:15era.

Ikasteko guneak hirian erabilgarri dauden udal-titulartasuneko lokalen artean hautatu dira. Helburua da oposizioak zein bestelako azterketak prestatzen ari direnei ikasketa-gelak eskaintzea, gainerako ekipamenduek beren jarduera murrizten duten hilabeteetan.

Liburutegiek beren eskaintza zabaldu dute

Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Arrosadia, San Frantzisko, Sanduzelai, San Pedro, Txantrea eta Yamaguchiko udal-liburutegiak zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era, irailaren 14ra arte.

Uda honetan erabilgarri dauden areto eta liburutegiak

  • Kondestable: 16. Aretoa, 15 plaza
  • Juslarocha: 3. aretoa. 14 plaza
  • Pompelo: irakurketa-aretoa, 39 plaza (19 helduentzat, 18 haurrentzat eta 2 PAI)
  • Arrosadia: irakurketa-aretoa, 9 plaza
  • Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelai: liburutegia
  • Ordutegi orokorra: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:30era
  • Kondestable (ordutegi zabaldua): astelehenetik ostiralera, 16:30etik 22:15era; larunbatetan, 08:45etik 14:15era
  • Udal-liburutegiak: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era, irailaren 14ra arte