Irakurketa denbora: Minutu 1
Maiatzaren etorrerak ikasturtea amaitzear dela adierazten du, baina, horretarako, azterketak gainditu behar izan ohi dira. Ikasleei lan hori errazteko, Bilboko Udalak udal ikasketa-gelen plaza kopurua eta ordutegiak zabaldu ditu. Horrela, datorren ekainaren 1era arte, astebururo, 208 plaza berri egongo dira hiriko hainbat eraikin publikotan. Kopuru hori urteko gainerako hilabeteetan Bilboko zortzi barrutietan zabalik egon ohi diren beste 580 plazei gehituko zaie.
Errefortzu horren helburua da adin guztietako ikasleei azterketak prestatzeko leku egokiak eskaintzea, bereziki, gune lasai eta irisgarrien eskaria handitu ohi den garai batean. Errefortzuak Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegietan, Bidebarrieta Liburutegian, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean eskainiko dira. Ekainaren 1etik aurrera, aipatu guneek ohiko ordutegi eta edukieretara itzuliko dira.
Aretoak, plazak eta ordutegiak
2025eko maiatzaren 3tik ekainaren 1era arte (biak barne) asteburuetan irekita dauden aretoak eta horiek ordutegiak honako hauek izango dira:
Larunbat eta igandeetan (goizez eta arratsaldez):
- Deustuko Udaltegia – 100 leku / 09:00-21:00. (Ekitaldi-aretoan, sarrera eraikinaren atzealdetik)
- Santutxuko Udaltegia – 102 leku / 09:00-21:00
- Azkuna Zentroa – 72 leku / 09:00-21:00
- Txurdinagako kiroldegia – 100 leku / Larunbatetan: 09:00-21:00 / Igandeetan: 09:00-18:45
- La Perrera – 80 leku. Larunbatetan: 09:00-20:30 / Igandeetan: 09:00-13:30 eta 16:00-19:30
Larunbatetan (goizez eta arratsaldez) eta igandeetan (goizez):
- Otxarkoagako Auzo Etxea – 24 leku / Larunbatetan: 09:00-14:00 / 16:00-21:00
Larunbatetan (goizez):
- Bidebarrieta Liburutegia – 40 plaza / Larunbatak: 10:00-14:00








