Interneten bidez eduki sexualak ikusteak ez du zertan negatiboa izan behar, neurri batean egiten bada behintzat. Arazoak praktika hau kontrolgabea egiten denean sor daitezke. Ikerlan baten arabera, populazioaren %8a Internet bidezko sexuaren mende da, nahiz eta, hauetatik gehienek bikote egonkorra izan.
Carlos Chiclana psikiatraren ‘Atrapados en el sexo’ liburuaren arabera, mendekotasun hau gizonezko zein emakumezkoen artean ematen da, batez ere 25 eta 50 urte bitartean. Mir Pizá doktorearen ustetan, Internet bidezko eduki sexualen kontsumoa mesedegarri izan daiteke sexu-desira urria duten bikoteetan, beti ere, biak ados badaude. Hala ere, eduki hauen gehiegizko kontsumoak eguneroko bizitzan eragin zuzena izan dezake, eta kolokan jar dezake bizitza profesionala zein familiarra.
Adituek bi mendekotasun mota bereizten dituzte kasu hauetan. Lehena, izaera sexuala duten txatetan sartzea eta bigarrena, pornografiaren kontsumoa. Garbi dago Interneten horrelako edukiak aurkitzea ez dela zaila; izan ere, Interneten diren eduki guztien %43 izaera horrelakoak dira. Segunduro, 30.000 pertsona dira eduki pornografikoak ikusten. Bilatzaile nagusienetan egiten diren bilaketa guztien laurden bat web pornografikoetarako dira.