‘Jaietan aliatuak’ kanpainak berdintasunezko jaiak aldarrikatuko ditu Bizkaian

Kanpainak gizonen aliantza lortu nahi du jaiak berdintasunezkoak, libreak, alaiak, errespetuzkoak eta dibertigarriak izan daitezen

Bizkaiko Foru Aldundiak udako jaietan eta aisialdian sexu-erasoak saihestea helburu duen ‘Jaietan aliatuak’ kanpainaren aurtengo edizioa aurkeztu du. Teresa Laespadak zuzentzen duen Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak garatzen duen egitasmo honek dei egiten die gizonei bereziki, sexu-indarkeria desagerrarazteko eta emakumeen eskubide eta askatasunak errespetatzeko zereginean aliatu aktiboak izan daitezen.

Horretarako, kanpainaren ekintza nagusia zapi tradizional bat inprimatuta duen erreskate-torpedo bat daraman ibilgailu bat izango da. Ibilgailu hori lurraldeko hondartzetan, jaietan eta kontzertuetan izango da eta informazio-materiala banatuko du.

Jaietan aliatuak

Esan bezala, kanpainak dei berezia egiten die gizonei. Izan ere, gizonek bezala, emakumeek ere espazio publikoez, jaiaz, gauaz eta udaz gozatzeko. Izan ere, gizonei mezu argi bat bidali nahi die kanpainak: posible ondo pasatzea emakumeen askatasunak eta eskubideak errespetatuz. Hortaz, gizonak jarrera oldarkor eta jazarleen aurrean aliatu izatera animatu nahi ditu kanpainak. Ildo berean, kanpainak dei berezia egiten die gizon gazteei.



Kanpainaren aurkezpenean azaldu den moduan, sexu-indarkeria kasuek gora egin dute Bizkaian. 2023. urtean Ertzaintza datuak jasotzen hasi zenetik 2024ko datuak dira inoiz erregistratu diren okerrenak. Datu horien arabera, emakumeen aurkako indarkeriatzat jotako 3.611 biktimizazio erregistratu ziren Bizkaian 2024an, hots, aurreko urtean baino 106 gehiago. Sexu-askatasunaren aurkako biktimizazioen kasuan 357 kasu erregistratu ziren 2024an, aurreko urtean baino 32 gehiago.

Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokiak maiatzera bitartean jaso dituen datuen arabera ez dirudi aurten joerak hobera egingo duenik. Adibidez, eta 2024ko datuekin alderatuta, sexu-askatasunaren aurkako erasoak %19,12an hazi dira.