Jorde Cardarelliren baikortasuna Ziudadelako Mistoen Eraikinean

Jorde Cardarelliren ‘Serendipia’ erakusketa ikusgai izango da Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean datorren ekainaren 26ra arte. Erakusketan hogeita hamar bat margo aurkezten dira, gehienak tamaina handikoak. Horietan guztietan koloreak paper garrantzitsua jokatzen du: obretan nagusi diren tonu gorri, urdin, hori eta arrosak bizitasun, energia eta baikortasunerako keinu dira. Margolanetan askatasuna eta espiritualtasuna bezalako baloreak ere azaltzen dira.

Barne Arkitekturan lizentziatua, Jorge Cardarellik (Donostia, 1971) arte garaikidea ikasi du Chicagoko Art Instituten eta Londresko Sotheby ‘s eta Christie’ s-en. Bere obra ‘Gure Artea’ bezalako lehiaketetan eta Arco Madrid, Estampa, Artissima Turín, Art Bassel Miami, Art Chicago, Art Palm Beach eta Fiac Paris bezalako azoketan erakutsi da. Gavlak, Metta, Marta Cervera, Espacio Líquido edo La Fábrica galerietan ere egin ditu erakusketak, baita Thyssen Bornemisza, CAC Málaga eta Kutxabank bezalako museo eta fundazioetan ere.