Istambuleko Bilgi unibertsitate pribatuko irakasle bat kaleratua izan da Ikusentzutezko Komunikazio ikasle batek graduaziorako lanean film porno bat aurkeztu eta hau onartu zuelako. Deniz Ongun ikasleak bere graduazio lanerako pelikula porno bat grabatzea erabaki zuen, bere esanetan, “askatasun akademikoaren mugak frogan jartzeko”. Pelikula, unibertsitatean bertan grabatu zen.
Ihsan Derman irakasleak, Ongunen tesia zuzentzen zuen eta era berean, unibertsitateko Ikusentzutezko Komunikazioaren Departamentuaren sortzaileetako bat izan zen. Pelikula onartzeagatik kaleratua izan da, baina berak dioen bezala, bere lana ez da polizia etiko batean bilakatzea. “Ikasle batek gai bat hautatzen duenean, nik gomendioak besterik ez dizkiot ematen. Kasu honetan, gaia konplexua zela adierazi nion eta honek guztiak arazoak ekarriko zituela ere adierazi nion. Azken erabakia bere esku zegoen, eta nik beste ikasle bat bezala tratatu behar izan nuen. Aurkeztutako lana ikuspuntu tekniko batetik aztertu nuen” adierazi du irakasleak. Irakasleak ez zuen bideoa gainditutzat eman.
Derman ezezik, aurkeztutako lanaren balorazioan parte hartu zuten beste bi irakasle ere kaleratuak izan dira.