Klown antzerkia Deustura itzuliko da nazioarteko jaialdiaren IV. edizioarekin

Otsailaren 7tik 26ra bitartean egingo den edizioak Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko konpainien sei ikuskizun eskainiko ditu.

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Deustualdeko Klown Jaialdiaren IV. edizioa Bilbora itzuliko da estatuko eta nazioarteko konpainien sei ikuskizun biltzen dituen programazioarekin. Otsailaren 7tik 26ra bitartean, asteazkenetan eta ostiraletan, doako emanaldiak izango dira Deustuko eta San Inazio-Ibarrekolandako Udal Zentroetan.

Deustualdeko Klown Jaialdia

Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak hainbat jatorritako artistak bilduko ditu. Euskal Herriko hiru konpainia izango dira (Bea Larrañaga, Zirika Zirkus eta Xilipurdi), valentziar bat (Ameba Teatre), eta nazioarteko bi (Mundo Costrini konpainia  franko-argentinarra, eta Cia a Nariguda portugaldarra). Ekimenak Euskadin tradizio sakona duen klown antzerkia sustatu nahi du.



Programazioa otsailaren 7an hasiko da Zirika Zirkusen “Eolo 68” testurik gabeko ikuskizunarekin. Otsailaren 12an, Mundo Costriniren “Humanus Comicus” ikuskizunaren txanda izango da. Otsailaren 14an, Ameba Teatrek “El día de Ramiro” lana aurkeztuko du, eta otsailaren 19an A Nariguda konpainia portugaldarrak “La ceremonia” eskainiko du. Euskarazko ikuskizunak Xilipurdiren “Pepa eta Kutxo” lanarekin iritsiko dira otsailaren 21ean, eta jaialdia Bea Larrañagak itxiko du otsailaren 26an “Filipa Balbina” lanarekin, historian zehar izan diren emakume pailazoen aldarrikapena.

Ekimen hau udaberrian aire zabaleko emanaldiak eskainiko dituen “Clown Zorrotza” programarekin osatuko da.

Jaialdiko ikuskizun guztiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta daude, eta gehienek entzumen-zailtasunak dituzten pertsonentzako begizta magnetikoa ere izango dute. Sarrera librea da edukiera bete arte, eta familia, gazte zein helduei zuzendutako proposamenak daude.

Advertisements