Kultura eta futbola uztartzen dituen Korner jaialdiaren zazpigarren edizioa ekainaren 4tik 8ra egingo da Donostiako hainbat gunetan. Real Sociedad Fundazioak antolatuta, jaialdi honek solasaldiak, proposamen eszenikoak, erakusketak eta jarduera ludikoak biltzen dituen programa anitza aurkezten du, diziplina artistiko eta kultural desberdinen eta futbolaren arteko harremanak aztertzeko.
Programazioaren aurrerapen gisa, antolatzaileek aurreratu dute aurtengo edizioan protagonismo berezia izango duela Eduardo Chillidaren figurak. Donostiar artista handi horrek, gaztetan, Errealaren koloreak defendatu zituen atezain gisa. Bere jaiotzaren mendeurrena dela eta, Real Sociedad Fundazioak eta Chillida Lekuk futbolari gisa izandako esperientziak arteaz izan zuen ikusmoldean izan zuen eragina aztertuko dute.
Era berean, Kornerrek bere atal arrakastatsuenetako baten aldeko apustua egin du berriro ere: Monologolak. ‘Mikatza’ izenburupean, Jon Plazaola aktoreak euskarazko bakarrizketa batzuk koordinatu eta aurkeztuko ditu, jaialdirako bereziki sortuak. Ikuskizuna ekainaren 7an izango da, , Antzoki Zaharrean, Kepa Errasti eta Getari Etxegarairen partaidetzarekin.
Ikuskizun horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 18 euroren truke, Donostia Kulturaren webgunean eta Kornerren webgune ofizialean.