Ekainaren 24an Uxuen eta Martzillan izango diren ikuskizunek hasiera emango diote Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Kultur programaren XXVIII. edizioari. Aurtengo edizioa datorren irailaren 9ra arte luzatuko da eta programazio zabala eskainiko du Nafarroako 41 udalerritan zehar. Izan ere, aurtengo programazioak publikoak askotariko proposamen musikal eta artistikoak biltzen ditu, hala nola jazza, rocka, flamenkoa, klasikoa, folka, countrya, popa eta abar. Programazioa osatzen duten ikuskizun guztietatik hogeita hamar nafar jatorriko talde eta artistek eskainiko dituzte.
Programazioa
Kultur programa Tafalla Dantza Taldeak eta Rocamador Dantza Taldeak Uxuen eskainiko duten emanaldiarekin eta Run Free Tribute taldeak Martzillan eskainiko duen kontzertuarekin hasiko da. Azken ikuskizuna, berriz, irailaren 9an izango da Soul Breaker Companyk eta In Tempore Abesbatzak Orreaganeskainiko duten emanaldiarekin.
Guztira, 41 izango dira Kultur Programa osatzen duten ikuskizunen bat hartuko duten udalerriak: Uxue, Martzilla, Agoitz, Olazti, Otsagabia, Valtierra, Artaxoa, Donamaria, Ribaforada, Faltzes, Aragoiko Petilla, Zugarramurdi, Bera, Izaba, Tafalla, Lizarra, Lekunberri, Erronkari, Viana, Azagra, Leoz (Olleta), Mendigorria, Los Arcos, Corella, Zangoza, Lizaso-Orgi, Gesalatz (Muez), Cabredo, Gares, Fitero, Lesaka, Leireko monasterioa, Orbaizeta, Elizondo, Lodosa, Tutern, Cabanillas, Altsasu, Orreaga eta Urroz-Villan.
2022ko edizioan, Kultur programak 5.300 pertsona baino gehiago bildu zituen musika eta arte eszenikoen inguruan. Halaber, 15.300 bisitari baino gehiago bildu zituen Bertizko lorategian. Bertan, La Fábrica de Arte Nuevo (Arte Berriaren Fabrika) erakusketak 10 urte bete zituen. Jarduera kultural hori guztia parte hartu zuten herriek eskainitako agertokiei esker gauzatu zen, artisten eta publikoaren arteko topaketa erraztu baitzuten.