Ekainaren 20ean, Surfaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Blue Bananak eta Kind Surf GKEak gizarte-bazterketa arriskuan diren gazteentzako jardunaldi bat burutu dute Zarautzen. Jardunaldian, besteak beste, Alazne Aurrekoetxea surflari profesionalak eta Javier eta José Postigok naturako eta surfeko argazkilari ospetsuek parte hartu dute.
Kind Surf, surfa eta ingurumen-hezkuntza tresna terapeutiko gisa erabiliz, egoera ahulean dauden gazteei beren egunerokotasuna hobetzen laguntzen dien GKE da. Blue Banana moda eta abentura markarekin batera eskualdeko zazpi gazte zaurgarriri surfaz gozatzeko aukera eskaini diete. Ekintza osatzeko eta Kind Surfari ematen dion laguntza sendotzeko, Blue Bananak 5.000 euro eman dizkio antolakuntzari, eta dirua erakartzeko kanpaina bat aktibatu du, markako lagun guztiek haiekin lan egin ahal izan dezaten.