Labe Gazte Laborategiak sei sormen tailer hartuko ditu

Gazte guneak 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako askotariko jarduerak eskainiko ditu

Gasteizko Labe Gazte Laborategiak 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako sei sormen tailer hartuko ditu urte amaierara arte. Zentro hau sormenerako gune bat da, non gazteek kulturaz gozatu, sortu, elkartu eta parte hartu dezaketen.

Lehenengo jarduera, abenduaren 13an, mahai jokoei eskainiko zaie Valinor Kultur Elkartearekin elkarlanean. Saioan 3D eszenaratze txiki baten muntaketa eta taldeko partida ezberdinak egingo dira.

Sei sormen tailer

Abenduaren 14an, ‘trapillo’arekin sormen tailerra egingo da, birziklatutako ehunez egindako materiala, non parte-hartzaileek kakorratz eta gantxilloaren oinarrizko teknikak ikasiko dituzten. Euskaraz emango den jarduera honek ehungintzaren birziklapenaren garrantziaz eta “R-en” filosofiaz kontzientziatu nahi du: birpentsatu, birdiseinatu, konpondu, berrerabili eta murriztu (Repensar, Rediseñar, Reparar, Reutilizar eta Reducir).

Abenduaren 19, katiluen apainketa jarduera garatuko da. Bertan, parte-hartzaileek beren diseinuak sortu ahal izango dituzte, eta labean sartzeko aukera ere izango dute

Abenduaren 20an, Raquel Jiménez artistak manga klase aurreratu bat zuzenduko du, marrazketa tekniketan, aurpegi adierazpenetan eta tintatzeko prozesuan zentratua.

Hurrengo egunean, abenduak 21, tote bag-en apainketa tailer bat antolatuko da euskaraz, mosaiko teknikaren bidez.

Programazioa abenduaren 30ean amaituko da ‘Sortzen’ artista gazte hasiberrien topaketarekin, non hiru tokiko artistek –Alba Tojo, Aritz López eta Irati Antía– beren esperientziak partekatuko dituzten artean interesa duten 16-25 urte bitarteko gazteekin.

Jarduera guztiak Labe Gazte Laborategiaren egoitzan egingo dira, San Vicente de Paul kalearen 21. zenbakian, eta aldez aurretik izena eman behar da.

Advertisements