Larrialdi klimatikoari buruzko argazki-erakusketa

Lucas Vallecillos argazkilariak krisi klimatikoaren kausak, inpaktuak eta irtenbide posibleak aztertzen dituen erakusketa prestatu du

Lucas Vallecillos argazkilariaren “Klima-larriadia. Erronka sozial saihestezina” argazki-erakusketa ikusgai izango da Iruñeko Baluarten datorren otsailaren 18ra arte. Hiru urtetan zehar sortutako ikus-entzunezko saiakera honek giza eskubideen ikuspegitik jorratzen du larrialdi klimatikoa, Garapen Jasangarriko Helburuak sustatuz eta gizarteak datozen urteetan izango dituen erronkei buruz hausnartzeko gonbidapena sortuz.

Egileak giza eta animalien eskubideak bere proiektuaren ardatz nagusitzat jotzen ditu, krisi klimatikoaren kausak, eremu biofisikoetan eta sozioekonomikoetan dituen inpaktuak eta horiek arintzeko eta egokitzeko egon daitezkeen konponbideak aztertuz.

Erakusketa formatu handiko 54 artelanez osatuta dago, 12 multimedia-piezaz lagunduta. Horietan guztietan adituek, zientzialariek eta kaltetutako pertsonek, hainbat ikuspegitatik, larrialdi klimatikoari heltzen dioten. Erakusketa otsailaren 18ra arte bisita daiteke Baluarten. Otsailaren 19tik aurrera, berriz, Tuterako Lourdes Gizarte Etxean izango da ikusgai, eta martxoaren 11tik aurrera, Tafallako Gizarte Etxean.

Erakusketa Nafarroako Gobernuko Memoriaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren ‘Pertsonak gara’ programak bultzatu du.