Nafarroako unibertsitate-ikasketa amaierako lan onenak

Aurtengo edizioan, guztira, gazteriarekin lotutako gaiak ardatz zituzten Gradu Amaierako eta Masterreko 21 lan aurkeztu dira.

Gazteriarentzako alternatiba gisa etxebizitza eta elkarlaneko bizitokiak eskuratzeko zailtasunak, nerabeen suizidioa, maskulinitate hegemonikoen ugalketa elikatzen duten iturriak eta gazteen artean suizidioarekin lotutako arrisku-faktoreak izan dira Nafarroako Gazteriaren Institutuak unibertsitate-ikasketen amaierako lan hoberentzat jotako lau lanetarako aukeratutako gaiak.

Gradu Amaierako Lan onenak

Gradu Amaierako Lanak kategoriako lehen saria Guillermo Bergantiños San Martínek irabazi du “Análisis de los alojamiento colaborativos como alternativa juvenil de vivienda en Navarra” izeneko lanagatik. Lan horrek gazteek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak aztertzen ditu eta, aldi berean,  beste aukera bideragarri batzuk aztertzen ditu, hala nola “elkarlaneko bizitokiak, zeinen barruan cohousing eta coliving dauden, arazo honen aurretik erantzun posible eta desberdin gisa”.

Edurne Sánchez Barasoainek Gradu Amaierako Lanen kategoriako accesita jaso du “Suicidio y adolescentes. Proyecto de intervención en adolescentes tras conductas suicidas” lanagatik. Egileak adierazi duenez, “nerabeen suizidio kasu asko prebenitu litezke ohartarazpen-zeinuak goiz identifikatuz, laguntza-baliabideak eskuratuz eta babes emozionaleko eta aniztasunarekiko errespetuko giroa sustatuz”.

Master Amaierako Lan onenak

Master Amaierako Lanak (MAL) kategorian, lehenengo saria Helena Aguirre Ericek jaso du “Maskulinitatearen erreprodukzioa nerabezaroan: kontsumitzen duten sare sozialen edukien azterketa bat” lanari esker. Azterlan horren arabera, aurrerapen feministek gaitzespena eragin dute gizartearen zati batean, eta ezinbestekoa da haien diskurtsoen eta jarrera erreakzionarioaren zergatia aztertzea. Eta sare sozialak “nerabeentzat eragin handiena duen gunetzat” jotzen ditu.

Azkenik, Irati Irigoien Iturriak MAL kategoriaren akzesita jaso du “Estudio observacional de las conductas suicidas en la población joven de la Comunidad Foral de Navarra y su relación con las características sociodemográficas, el malestar emocional, la inteligencia emocional y las estrategias de afrontamiento” lanagatik. Lan horretan egileak suizidioari lotutako arrisku-faktoreak aztertu ditu, eta ondorioztatu duenez, “jokabide suizidak areagotu egiten dira ondoez emozional handiko kasuetan, saihesteko aurre egiteko estrategien erabileran eta gazteenen artean, beste genero batzuetakoetan, langabetuetan edo ikasleetan, maila ekonomiko baxuetan eta migratzaileetan”.

Hirugarren edizio honetan, guztira, 21 proposamen aurkeztu dira. Sarituta suertatu diren lanek diru-zuzkidura esanguratsua jaso dute; bi kategorietako irabazleek 1.500 euroko saria jaso dute eta accesita irabazi dutenek, berriz, 500 euroko saria.