Lau egun bainuontzian harrapatuta

Vienatik 270 kilometrotara dagoen Schärding herritik datorkigu albiste hau. Bertan, berez baliatu ezin den adineko emakume batek bainu bat hartzea erabaki zuen.  Zoritxarrez, emakumeak, bainua hartu eta gero, bainuontzitik atera nahi izan zuen baina ezin. Hantxe geratu zen, lau egunez, bere lagun bat bere faltaz ohartu eta polizia deitu zuen arte. Poliziak emakumea bere kordean aurkitu zuen, baina oso ahul. Hori dela eta, ospitalera eramatea erabaki zuten.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.