“Malala, ikasle ausarta” erakusketa Gasteizen

Erakusketak neskatoen hezkuntzaren eta genero-berdintasunaren aldeko borrokaren ikurra den Malala Yousafzairen historia eta eragina nabarmentzen ditu.

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak Asier Iturralderen “Malala, ikasle ausarta” erakusketa hartuko du datorren apirilaren 18ra arte. Marrazkien bidez, erakusketak neskatoen hezkuntzaren eta genero-berdintasunaren aldeko borrokaren ikurra den eta Bakearen Nobel saria irabazi duen Malala Yousafzairen historia eta eragina nabarmentzen ditu.

Erakusketa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren, Donostia Gazteriaren eta Donostia Kulturaren arteko koprodukzio bat da eta Gasteizera iritsi da Donostian ikusgai izan ostean.

Malala

“Neska batek, maistra batek, liburu batek eta arkatz batek mundua alda dezakete” ideiarekin, Malala Yousafzairen ibilbidearen erretratu zehatza eskaintzen du erakusketak. Izan ere, neskatoen hezkuntzarekin eta genero-berdintasuna sustatzearekin duen konpromisoari esker Malala Yousafzairrek  Bakearen Nobel Saria irabazi zuen. Bere historia inspirazio gisa balio du mundu osoan hezkuntzarako sarbide unibertsalaren eta giza eskubideen defentsaren alde borrokatzen dutenentzat.

Erakusketarekin batera, beste bi jarduera egingo dira. Otsailaren 24an, 6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer bat egingo da eta bertan Iturralde bera izango da. Ondoren, martxoaren 1ean, “Hark deitu zidan Malala” izeneko zineforuma egingo da, eta, ondoren, Josemi Beltran Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendariak moderatuko du solasaldia.