Martxoan irekiko da Gazteak Lankidetzan programarako eskaerak aurkezteko epea

Nafarroako Gazteriaren Institutuak kudeatzen duen programak Aljerian, Kolonbian, Perun edo El Salvadorren proiektu solidarioetan lan egin nahi duten gazte nafarrentzako bekak eskaintzen ditu

  Egilea: Jose Poza
  Argazkia: Nafarroako Gazteriaren Institutua
  Hitz kopurua: 215
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Nafarroako Gazteriaren Institutuak martxoan irekiko du Gazteak Lankidetzan programan izena emateko epea. Ekimen horrek Nafarroako gazteei aukera ematen die nazioarteko lankidetza-proiektuetan parte hartzeko, Foru Komunitateko GGKE batzuekin batera. Hautatuak diren proiektuak aurtengo irailean abiatuko dira.

Programa ohiko boluntariotzatik harago doa. Izan ere, Nafarroako gazteen artean elkartasuna eta herritartasun aktiboa sustatzea du helburu, kulturarteko ikaskuntza eta gaitasun pertsonal eta profesionalen garapena sustatuz.
Bekak joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren gastuak estaltzen ditu, eta, zenbait kasutan, lankidetza-sektorean lan-irteera erreala izateko atea
ireki du.

Bekatik enplegura

Hori da Brithanny Veraren kasua, Cuatrovientos LHIan Garraio eta Logistikan trebatutako iruindarra. Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetan beka osatu ondoren, Mugarik Gabeko Langileen eta Teknikarien Elkartea (ATTSF) gobernuz kanpoko erakunde nafarraren laneskaintza jaso zuen.

Gaur egun, laguntza humanitarioko kamioien logistika, digitalizaziolanak eta azpiegiturak hobetzeko proiektuak koordinatzen ditu. “Hau bezalako beka ba ez da edonon aurkitzen” azaldu du Verak.

Lucia Reviriego lankidea, tuterarra bera ere, eta Nazioarteko Merkataritzan trebatua, Erasmus beka bat baztertu ondoren iritsi zen programara. “Europan ezagutu ezin izango nituen gai batzuk ezagutzeko aukera eman dit” azaldu
du Reviriegok.

Aljeriaz gain, Kolonbia (Misiones Salesianas), Peru (Rode Fundazioa) eta El Salvador (El Salvador Elkartasuna Kolektiboa) bezalako helmugak eskaintzen
ditu programak. Programaren inguruko argibide guztiak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren webgunean aurki daitezke.