Jada 66 dira Mugiment Kirol Txartela programarekin bat egin duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak. Txartel birtual horri esker, udalerri bateko kirol-instalazioetako bazkideek programan parte hartzen duten beste udaletako instalazioak ere erabili ahal dituzte. Txartela lortzeko aplikazioa jaitsi behar da sakelako telefonora (Android / iOs). Behin aplikazioa deskargatuta, erabiltzailea erregistratu behar da norberaren datu pertsonalekin eta zein kirol-instalazioko bazkide den azaldu.
Mugiment Kirol Txartela Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duten egitasmoa da. Une honetan 66 udalerritako 118 kirol-instalazio erabili daitezke txartelarekin, kiroldegiak, igerilekuak eta frontoiak barne. Ekimen honen bidez, baliabide publikoen kudeaketa hobetu nahi da, herritarrei kirol-eskaintza handiagoa eskaintzearekin batera.
Egitasmoarekin bat egin duten udalerriak honako hauek dira:
- Araban: Amurrio eta Laudio.
- Bizkaian: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Bakio, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika, Getxo, Gorliz, Gueñes, Igorre, Larrabetzu, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Markina-Xemein, Mundaka, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Orozko, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zalla, Zamudio, eta Zierbena.
- Gipuzkoan: Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Legazpi, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze, Zestoa, Zumaia, Zumarraga.