Unibertsoa itzela da, eta bere sekretuak ezagutzeko, gailu itzelak behar ditugu. Txilen dagoen Vera C. Rubin astronomia-behatokian garbi dute hori. Izan ere, bertan den Simonyi Survey Telescope izeneko teleskopioan munduko argazki-kamerarik handiena izango da. Aipatu teleskopioarekin zeruaren errolda egin nahi da (Legacy Survey of Space and Time). Egitasmoa, Charles Simonyik eta Bill Gatesek emandako diruari esker garatuko da.
Munduko kamerarik handiena
Teleskopio berria martxan izango da 2024. urtean. Teleskopioaren helmenean den guztia erregistratzeko argazki-kamera erraldoia eraiki da. Kamerak 3 tonako pisua izango du eta 1,5 metroko lentea. Xehetasun guztiak hartzeko 3,2 gigapixeletako sentsorea izango du. Irudien kalitatea gorena izan dadin sentsore horiek -100 gradutako tenperaturan egingo dute lan.
Esan bezala, hasiera batean, teleskopioa eta kamera Esne Bidearen mapa zehatza osatzeko erabiliko da Legacy Survey of Space and Time egitasmoaren barruan. Lehen argazkian 2024. urteko urrirako espero dira. Egitasmoa hamar urtez luzatuko da eta 15 TB datu jasoko direla aurreikusten da.