MusikAuzok musikaz beteko ditu Bilboko auzoak

Aurtengo ‘MusikAuzo’ ekimenaren barruan aire zabaleko doako 48 musika-hitzordu programatu dira, 35 kontzertu eta 13 kalejira

Maiatzaren 16an,arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da Errekaldeko Kioskoan “MusikAuzo” ekimenaren edizio berri bat. Bilboko Udalak antolatutako ekimen honen helburua da tokiko musika-talentua jendeari hurbiltzea, maiatzean eta ekainean hiriko auzoak alaituko dituzten kontzertu eta kalejiren bidez.

Guztira, aire zabaleko 48 musika-hitzordu programatu dira, 35 kontzertu eta 13 kalejira, eta guztiak doakoak izango dira.

Bizkaia Big Band taldeak emango dio hasiera aurtengo edizioari. 20 musikariz osatutako talde honek swingeko klasikoetatik hasi eta estilo garaikideagoetara, hala nola Funky, Rock eta musika latinoa, askotariko errepertorioa eskainiko du, publiko guztiarentzako gau atsegin bat eskainiz.

Eskaintza zabala

Maiatzean eta ekainean, hiriko beste talde batzuk arituko dira: G. G. Project, Bilongo Lt, La Carrocería, Eidabe, Lorelei Green, Baste & Naste, Joshua Edelman & Xabi Arakama, The Hallfnelson, Asier Talanda, Óscar Jareño y El Clan Mestizo, Panpotx, The Binilo ‘s, Ibai García Blues Project, In Bi Gu, Erraiak, Colajets, Pedro Makay, M & A Swing Machine, Malú Garay, Rumbo Paraíso, Vittersweet, Benetan Be eta Amann & The Wayward Sons. Talde eta bakarlari horiek guztiek rock ‘n’ rolletik, folketik, bluesetik, reggaetik hasi eta erritmo latinoetaraino doazen musika estiloen gama zabala zapuztuko dute.

Gainera, 13 kalejira egingo dira maiatzean eta ekainean zehar, eta Sugarri Show, Udal Txistulari Banda, Kolpez Blai, Rock ‘N Brass, Farándula, Orkresta, Cartoon Brass, Fanfarre Guretzat eta Bihotz Alai Folklore Taldeko Musikariak taldeek Bilboko kale eta plazetara eramango dute musika.