Hogei gaztek parte hartuko dute Nafarroako Gazte Informazioko Korrespontsalen programan

Korrespontsal horiek ikastetxe desberdinetako 14 eta 30 urte bitarteko gazteen artean hautatuak izan dira, eta beren parekoen artean askotariko informazioa zabaltzeko ardura izango dute

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Gazte Informazioko Korrespontsalen programaren edizio berri bat abiarazi du. Nafarroako hainbat ikastetxetatik etorritako hogei gazte jada korrespontsal gisa parte hartzen hasi dira, eta ikaskideei informazio garrantzitsua helaraztea izango da horien lana.

Korrespontsal horiek ikastetxe desberdinetako 14 eta 30 urte bitarteko gazteen artean hautatuak izan dira, eta beren parekoen artean askotariko informazioa zabaltzeko ardura izango dute, hala nola bekak eta prestakuntza-ikastaroak, eta mugikortasun eta ongizate emozionaleko programak. Gazte informaziorako ekimen honen xedea da udaleko gazte-informazioko zerbitzuen lana osatzea. Zerbitzu horiek beharrezko informazioa emango diete korrespontsalei, gero ikaskideen eta lagunen artean zabaltzeko.

Helburuak

Egitasmo honen bidez Nafarroako Gazteriaren Institutuak hainbat helburu lortu nahi ditu, hala nola, gazteentzako informazio-zerbitzuak hobetzea, eremu ezberdinetan gazteen parte-hartzea sustatzea, aisialdi hezitzailea eta balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea, kalitatezko informaziorako sarbidea erraztea eta aukera-berdintasuna lortzen laguntzea. Ekimena Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean informazioaren hedapena hobetzera bideratuta dago, gazteek gazteentzat egiten baitute, gazteen berezko bideak erabiliz.

Ekimen pilotu honetan parte hartzen duten ikastetxeak honako hauek dira: Sarriguren BHI, CIP Salesianos, Ega Institutua, Ilundáin Haritz Berri, Tierra Estella BHI, Lizarra Ikastola, CIP Estella, Tafallako Eskolapioak Ikastetxea, Garcés de los Fayos Ikastola eta Sancho III el Mayor BHI, Aranguren, Estella-Lizarra, Tafalla, San Adrian eta Eguesibar Ibarreko hainbat herritan kokatuak.

Berdinen arteko transmisio-metodologiaren edo “peer to peer” metodologiaren arabera, korrespontsaliak gazte-bikoteek egingo dituzte, eta horiek arduratuko dira erreferentziazko gazte-informazioko bulego eta puntuetara informazio garrantzitsua biltzeaz, sortzeaz eta transmititzeaz. Korrespontsaliak behar bezala osatzen dituztenek 300 euroko saria eskuratu ahal izango dute pertsona bakoitzeko, eta, horrez gain, NGIren ziurtagiri bat ere jaso ahal izango dute. Ziurtagiri horretan, programan emandako denbora, Institutuaren jardueretarako lehentasunezko sarbidea eta Gazte Txartel Europarra doan lortzea nabarmenduko dira. Programa hau Nafarroako herri berrietara hedatzen da, ikasturte honetan esperientzia pilotu gisa, eta gazteentzako informazio-eskaintza aberasteko du Iruñetik eta Altsasutik haratago, udalaren ekimenez abian jartzen baita.